XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kikili itzartu eta eseri egin zen.
Argia piztu zuen: - Zer gertatzen da, Kokolo?.
- Ba dago!. Ba dakit tipo hori nor den!.
- Zein tipo, Kokolo?.
- Istripuan zauritutako emakumearen senarra.
Kikilik, logura zuela oraindik, begiak igurtzi zituen haserre: - Badakizu zein ordu den, Kokolo?. Goizaldeko laurak!.
Kokolo zoraturik bezala zegoen: - Eta zer axola du horrek!. Orain ba dakit gizon hori nor den.
Kikilik jarraitzen zuen haserre egoten: - Baina, Kokolo!.
Ezin dezakezu hori bihar goizerako utzi?. Zer garrantzi du gizon hori nor den jakiteak?.
- Handia, Kikili. Garrantzi handia. Gizon hori aurretiaz ere ikusi dugu.
Kikilik amore ematea erabaki zuen, jende zoroa tratatzeko modu egokia, noizbait nonbaiten irakurria zuenez, amore ematea zelako: - Beno, Kokolo - esan zion koipetsu. Non ikusi duzu aurretiaz aurpegi hori,
- Ez, ez da aldizkari batean izan.
- Telebistan orduan? - Ez.
Pertsonalki ikusi dugu.
- A!. Orduan Angustietako Markesaren gonbidatu ospetsu bat da.
Kokolo haserre jarri zen: - Ez, ez eta ez!.
Baina ez zara oroitzen, tonto halakoa, non ikusi genuen aurpegi hori?.
Kikilik berriro igurtzi zituen begiak loguraz, eta ahoa zabaldu zuen arnasa botatzeko: - Mesedez, Kokolo.
Erdi lotan nago (...).